Sakanako Txistorraren Kofradia - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Sakanako Txistorraren Kofradia
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/240
IZENBURUA
Sakanako Txistorraren Kofradia
MUTURRETAKO DATAK
1993-2008
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
- 25 dokumentu
- 39 argazki
- 3 objektu
EKOIZLEA
Sakanako Txistorraren Kofradia
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Sakanako Txistorraren Kofradia 1993ko irailaren 9an eratu zen Altsasun, irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa, Sakanako txistorraren kontsumoa eta kalitatea sustatzeko eta bultzatzeko.
Honako hauek zituen helburu:
- Txistorraren defendatzaileak eta gastronomoak biltzea, txistorraren ezaugarriak goraipatzeko.
- Sakanako txistorra defendatu, babestu eta sustatzea helburu zuten beste entitate, erakunde eta elkarte batzuekin lankidetzan aritzea.
- Ekoizleak errespetatzea eta prestaketan hautemandako arazoen berri ematea.
- Txistorraren kontsumoa sustatzea.
- Urtero “dastaketa-lehiaketa” bat egitea Sakanako ekoizle guztien artean.
Kofradiak bazkide kopuru mugagabea zuen, zenbait motatakoak: ohorezko kofradeak, kofrade laguntzaileak eta kide osoak.
Kapitulu Orokorra edo Batzar Orokorra zen Kofradiaren organo gorena, eta kofrade guztiek osatzen zuten. Urtean behin biltzen ziren ohiko bilkuran, eta, ezohiko bilkuran, gai jakin batzuk jorratzeko.
Hauek ziren Kapitulu Orokor Ohikoaren ahalmenak:
- Aitzineko ekitaldiko kontuak aztertzea eta onartzea.
- Funtsen erabilera zehatzaren gaineko erabakiak hartzea.
- Ekitaldi bakoitzeko aurrekontuak onestea.
Hauek ziren Kapitulu Orokor Ezohikoaren ahalmenak:
- Entitatearen estatutuen aldaketa onestea.
- Beste elkarte batzuekin federatzea onestea.
- Elkartearen ondasunen besterentzea, kargak eta hipotekak baimentzea.
- Kofradia desegiteko erabakia hartzea eta likidatzaileak hautatzea.
Zuzendaritza Batzordean gehienez hamar kide zeuden, eta gutxienez ere honako hauek osatzen zuten: lehendakari edo maisu handiak, lehendakariorde edo kantziler handiak, idazkari edo eskribau handiak, diruzain edo kontulari handiak, notario handi edo tronuratzaile handiak, eta bokal edo hizlari handiek.
Zuzendaritza Batzordeak eginkizun hauek zituen:
- Kapitulu Orokorraren erabakiak gauzatzea.
- Kofradiaren xedeak betetzea eta betearaztea.
- Kofrade berriak onartzeko eskaerak aztertu, eta, hala behar zenean, onartzea.
- Kapitulu Orokorrari aurkeztu beharreko memoria, balantzea, aurrekontuak eta jarduerak prestatzea.
- Kofradeak kanporatzeko proposamena egitea Kapitulu Orokorrari.
- Kofradiaren funtzionamendu egokia kudeatzea, eta erabakiak gehiengo soilez hartzea beti.
- Zehapenei buruzko artikulua aplikatzea, bat etorriz Kofradiaren estatutuetako diziplina araubidearekin.
Lehen Batzarraren erabakiz, Kofradiak erabaki zuen Kapitulu Orokorretara uniformea jantzita joan behar zela, baita beste kofradia batzuen bilkuretara ere. Honako hau zen uniformea: kapa eta txapel gorria, ator zuria, mahonezko praka urdinak, zapata beltzak eta Kofradiaren medailoia.
Honako hau zeraman Kofradiaren medailoi edo armarriak:
- Aitzineko aldean: txerri baten irudia, txistor zarta batez inguratua, Sakanako Txistorraren Kofradiaren legenda zeramala.
- Atzealdean: Sakanako armarria.
Gaur egun, Kofradia deseginda dago.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Sakanako Txistorraren Kofradiaren funtsa 2024ko apirilaren 19an eman zitzaion dohaintzan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari. Dohaintzako dokumentuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtsetan gorde dira, Nafarroako Artxibo Garaikideak Nafarroako dokumentu ondarea kontserbatzeko, antolatzeko eta hedatzeko ezarritako arau teknikoei jarraikiz.
Dokumentu funtsarekin batera, Kofradiaren kapa bat, txapel bat eta medailoi bat jaso ziren.
Kofradiako fundatzaileetako batek entregatu zuen funtsa, Nafarroako Artxibo Garaikidearen instalazioetan.
Tratamendu teknikoan honako lan hauek egin dira:
- Dokumentu serieak identifikatu
- Dokumentazioa antolatu eta ordenatu
- Dokumentu unitateak deskribatu
- Sailkapen taula egin
- Dokumentuak artxiboko karpetatxo eta kutxa normalizatuetan gordetzea
- Inbentarioa egitea
EDUKIA
Funtsa bi zatitan banatua dago. Lehen zatian, Kofradiaren fundazioari eta kudeaketari buruzko dokumentuak daude; bigarrenean, urtez urte izandako jarduera erakusten duten argazkiak.
ANTOLAKETA
240 SAKANAKO TXISTORRAREN KOFRADIA
- 240.01 ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA
- 240.01.01 Fundazioa eta kudeaketa
- 240.02 JARDUERAK
- 240.02.01 Jarduerak
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsulta daiteke.


