Roberto Carballeda Irisarri - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Roberto Carballeda Irisarri
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/238
IZENBURUA
Roberto Carballeda Irisarri
MUTURRETAKO DATAK
1946-1997
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
-
5 argazki-bilduma
-
1 bideo
EKOIZLEA
Roberto Carballeda Irisarri
HISTORIA INSTITUZIONALA
1939an jaio zen, eta Nafarroako mendizaletasunaren aitzindaria izan zen. Mendizalea eta eskalatzailea bera, 1959an irakasle sartu zen Goi Mendiko Eskola Nazionalean (ENAM) eta 1966tik 2013ra bitartean irakasle diplomaduna izan zen Espainiako Eski Eskolan.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2021ean, Nafarroako Artxibo Garaikideak mendizaletasunaren jatorriei buruzko erakusketa bat antolatu zuen, bere biltegietako dokumentu-funtsak erakutsi eta zabaltzeko, eta baita mendiko kiroletako aitzindariei omenaldia egiteko ere. Erakusketa horretarako erabili ziren material gehienak Artxiboko funtsetatik zetozen, baina baita partikularrek egindako ekarpenetatik ere, besteak beste, Roberto Carballeda Irisarrirena. Argazki guztiak digitalizatu egin ziren. Gainera, elkarrizketa bat egin zitzaion, eta bertan kontatu zuen nola hasi zen mendiko hainbat jardueratan eta nola egiten zioten aurre material gabeziari zaletasunarekin eta gogo biziarekin.
EDUKIA
Funts horretan batez ere mendizaletasunari, eskiari eta eskaladari buruzko argazkiak daude; Roberto Carballedak egindako kirolak, hain zuzen ere.
ANTOLAKETA
238 ROBERTO CARBALLEDA IRISARRI
- 238.01 AISIAREN ETA JARDUERA SORTZAILEAREN KUDEAKETA
- 238.01.01 Aisiaren eta zaletasunen kudeaketa
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


