Ricardo Bermejo Ros - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Ricardo Bermejo Ros
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/215
IZENBURUA
RICARDO BERMEJO ROS
NOIZTIK NOIZ ARTEKOA
1980-2004
DESKRIBAPEN-MAILA
Funtsa
BOLUMENA
- 158 kartel
- 6 diapositiba
- 2092 dokumentu
- 3 aldizkako argitalpen
EKOIZLEA
Ricardo Bermejo Ros
HISTORIA INSTITUZIONALA
Diseinatzaile grafikoa eta zuzendari sortzailea da; 35 urtetik gorako ibilbidea du komunikazio bisual, nortasun korporatibo eta diseinu editorialaren alorrean. Proiektu handiak gidatu ditu finantza-erakundeentzat, administrazio publikoentzat, kultura-erakundeentzat eta komunikabideentzat, eta erreferente bihurtu da diseinu grafikoaren eta komunikazio integralaren alorrean.
Nabarmentzekoa da Bermer&Co enpresaren zuzendari sortzaile gisa duen esperientzia. Agentzia horretan sormen-estrategiaren burua izanik, proiektu nabarmenak egin ditu, hala nola Nafarroako Kutxa erakundearen nortasunari eta komunikazio integralari buruzkoa. Barne-komunikazioan, publizitate-kanpainetan, marketinean, txosten korporatiboetan eta EGEren memorietan egin du lan.
BEGA Comunicación-eko zuzendari sortzailea ere izan zen. Nortasun korporatiboko eta komunikazioko hainbat proiekturen arduraduna; erakunde hauentzat izan ziren proiektuak: Iruñerriko Mankomunitatea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Merkataritza Ganbera, Nafarroako Unibertsitatea, Sierra Nevada ’95, Granada El Legado Andalusí eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuk.
Bermejo y Asociados enpresako diseinatzaile grafiko gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta komunikazioko eta nortasun korporatiboko programak garatu zituen entitate hauentzat: Nafarroako Gobernua, Extremadurako Junta, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa (Nafarroa), Mutua de Pamplona, Vinos de Navarra eta beste enpresa eta erakunde kultural batzuk.
Aintzatespenen eta sarien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Laus sariak (2006, 2008)
- Peter Sullivan saria (2000) – El País, Sidneyko Joko Olinpikoak
- Irakasle gonbidatua eta hizlaria ere izan da nazioarteko mintegi eta konferentzietan (Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia eta Espainian); kazetaritza diseinuari, hauteskunde-komunikazioari eta propaganda politikoari buruz mintzatu da.
- Kazetaritza Diseinuko Nazioarteko Sariak (SND):
- 19 sari 1995ean (Diario de Noticias de Navarra)
- Kazetaritza Diseinuko Sari Nazionala (1991) – El Día de Santa Cruz de Tenerife
- Hobekien Argitaratutako Liburuaren Sari Nazionala (1981, 1983, 1986, 1992) – Kultura Ministerioa
- Alimara saria – Kartelik onena (1997) eta turismoa sustatzeko kanpainarik onenak (1990, 1991)
- Anuaria sariak – Logotipo, liburuxka eta irudi grafikorik onenak (2005, 2013)
- Irudi instituzionaleko eta komunikazioko lehiaketen irabazlea, Nafarroako Gobernuarentzat eta Iruñeko Mankomunitatearentzat egindako lanengatik
- Parisko Kartelaren Nazioarteko Erakusketa – Espainiaren ordezkaria (1987, 1988)
Irakasle gonbidatua eta hizlaria ere izan da nazioarteko mintegi eta konferentzietan (Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia eta Espainian); kazetaritza diseinuari, hauteskunde-komunikazioari eta propaganda politikoari buruz mintzatu da.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Ricardo Bermejo Ros jaunak 2020ko uztailean eman zion bere funts pertsonala Nafarroako Artxibo Garaikideari.
EDUKIA
Funts honetan batez ere daude diseinatzaile grafiko eta zuzendari sortzaile gisa egindako ibilbide profesionala islatzen duten dokumentuak, alor honetakoak: komunikazio bisuala, nortasun korporatiboa eta diseinu editoriala. Erakunde publiko, finantza-entitate, unibertsitate eta enpresentzako egindako proiektuak nabarmentzen dira; besteak beste, Nafarroako Kutxaren nortasuna eta estrategia integrala sortzea. Era berean, estatuko eta nazioarteko sari ospetsuak eta aintzatespenak daude bertan; besteak beste, hauek: Laus sariak, Peter Sullivan saria, Society of Newspaper Design (SND) erakundearen Kazetaritza Diseinuko Nazioarteko hainbat sari, Kazetaritza Diseinuko Sari Nazionala, Alimara saria eta Hobekien Argitaratutako Liburuaren Sari Nazionala.
ANTOLAKETA
215 RICARDO BERMEJO ROS
- 215.01 DOKUMENTU PERTSONALAK
- 215.01.01 Dokumentu pertsonalak eta familiakoak
- 215.02 PRESTAKUNTZA JARDUERA
- 215.02.01 Berak jasotako ikastaroak
- 215.02.02 Berak emandako ikastaroak
- 215.03 SORMEN JARDUERA
- 215.03.01 Aisiaren eta zaletasunen kudeaketa
- 215.04 LANBIDE JARDUERA
- 215.04.01 Irakaslea
- 215.04.02 Kontsultorea
- 215.04.03 Diseinatzaile grafikoa
- 215.04.04 Enpresaburua
- 215.04.05 Lanbide jardueraren aintzatespena
- 215.04.06 Asoziazionismoa eta ordezkaritza profesionala
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN-TRESNAK
Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


