Pilar Lostalé Martínez - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Pilar Lostalé Martínez
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/247
IZENBURUA
Pilar Lostalé Martínez
NOIZTIK NOIZ ARTEKOA
2016-2020
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
- 12 panel
- 4 kartel
- 4 liburu
- 2 dokumentu
EKOIZLEA
Pilar Lostalé Martínez
LABURPEN BIOGRAFIKOA
Joskintzako eta joste lanetako irakaslea. Lan Harremanetako graduduna. Lan Harreman eta Giza Baliabideetako graduduna. Enpleguko eta toki garapeneko agentea. Genero berdintasuneko goi mailako teknikaria.
Pilar Lostalék erakusten duenez, joskintza eta orratz-lanak historikoki genero femeninoari eta haren hezkuntzari lotuta egon diren jarduerak dira, gaur egun prebentzio eta terapia gisa arteterapian erabiltzen dira, eta, azken finean, artea, artisautza, brodatua, pintura eta bestelako kontzeptuak erlazionatuta daude.
Era berean, defendatzen du erabilitako orratz-lanak eta joskintza-teknikak tokian tokiko kultura ondare immaterialari lotuta daudela, eta kultura jardunbideetan eta gizarte kohesioan laguntzen dutela, bai eta lan horietan aritzen direnen inklusioan ere.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2024an, Pilar Lostalék bere funtsa eman zion Nafarroako Artxibo Garaikideari. Dohaintzako dokumentuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtsetan gorde dira, Nafarroako dokumentu-ondarea kontserbatzeko, antolatzeko eta hedatzeko ezarritako arau teknikoei jarraikiz.
EDUKIA
Dohaintzan emandako materialak islatzen du nolako dibulgazio-lana egin duen Pilar Lostalék joskintzaren mundua ezagutarazteko, eta zer harreman izan duen hezkuntzarekin eta berdintasunarekin.
Dohaintzaren osagai nagusia Cosiendo nuestra historia. Aprender y preservar un valioso patrimonio inmaterial (Gure historia josten. Ondare immaterial baliotsua ikastea eta gordetzea) erakusketako panelak dira.
Erakusketa horrek jorratzen ditu orratzaren lan tradizionalek azken bi mendeetan gure herrialdean izan dituzten alderdi sozial, didaktiko eta kulturalak, eta agerian uzten du historikoki genero femeninoari eta haren hezkuntzari lotutako jarduerak direla.
Nabarmentzen da emakumeek zeregin aktiboa betetzen dutela joskintzarekin lotutako tradizioen bermatzaile eta transmititzaile gisa, eta agerian gelditzen da beren irakaskuntza-jarduera, etxean edo eskolan, eta prozesu mentalen intelektualari egiten dioten ekarpena aitortzea eskatzen du, emakume horiek guztiek egindako lan horien aurreko urrats gisa.
Materiala erakusketaren gaineko kartelekin eta diptiko batekin osatzen da.
Gainera, Hezkuntza, Ondare eta Sormenaren Nazioarteko 1., 2., 3. eta 4. Biltzarrak direla-eta (Valladolid, 2017tik 2020ra arte) argitaratutako liburuak eman dira dohaintzan; bertan Pilar Lostaléren komunikazioak jasotzen dira.
ANTOLAKETA
247 PILAR LOSTALÉ MARTÍNEZ
- 247.01 HEZKUNTZA JARDUERA
- 247.01.01 Dibulgazio jarduera
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Sarbidea: librea.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


