Oscar Brako Ozkoidi - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Oscar Brako Ozkoidi
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/250
IZENBURUA
Oscar Brako Ozkoidi
NOIZTIK NOIZ ARTEKOA
1912-2000
DESKRIBAPEN-MAILA
Funtsa
BOLUMENA
• 323 argazki
EKOIZLEA
Oscar Brako Ozkoidi
LABURPEN BIOGRAFIKOA
Oscar Brako Ozkoidi Iruñean jaio zen 1964an, eta ondare grafikoaren ikertzailea eta hedatzailea da.
2019an, Ondare Grafikoaren Defentsarako Iberiar Sarea sortzeko eta abian jartzeko ekimenean parte hartu zuen. Elkarte horrek penintsula osoko dozenaka pertsona eta talde biltzen ditu, eta merkataritza-grafikoa ikusarazteko, katalogatzeko, dokumentatzeko, zabaltzeko eta, hala behar bada, berreskuratzeko lan egiten dute.
Hainbat kolaborazio argitaratu ditu tokiko komunikabideetan, ondare grafiko eta zeramiko ahula ezagutzera emateko eta horrekiko sentsibilizatzeko, eta El patrimonio invisible (Iruña, Pamiela, 2024) liburuaren egilea da.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Argazki-funtsa Nafarroako Artxibo Garaikideari entregatu zitzaion 2025ean.
Oscar Brakoren asmoa da errotulazio batzuk aldarrikatzea eta zabaltzea, askotan ez baitiegu erreparatzen. Ikusezintasun horregatik eta merkataritza tradizionala pixkanaka desagertzen ari delako, Brakok ondare hori dokumentatu du eta argazkiak egin dizkio.
EDUKIA
Merkataritza-errotuluen argazkiak dira; gehienbat, Iruñeko eta Nafarroako kartel argidunak eta panel zeramikoak.
Beste egile batzuen argazkiek, Oscar Brakok bildutakoek, osatzen dute funts hau.
ANTOLAKETA
250 OSCAR BRAKO OZKOIDI FUNTSA
- 250.01 DIBULGAZIO-JARDUERA
- 250.01.01 Merkataritza-errotuluen argazkiak
- 250.01.02 Panel zeramikoen argazkiak
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Funtsa Artxibo irekian dago eskuragarri.
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN-TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


