María Puy Alzugaray García - Nafarroako Artxibo Garaikidea
María Puy Alzugaray García
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/237
IZENBURUA
María Puy Alzugaray García
MUTURRETAKO DATAK
1946-1997
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
-
2 dokumentu
-
4 argazki
-
1 bideo
EKOIZLEA
María Puy Alzugaray García
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Nafarroako mendizaletasunaren aitzindaria izan zen, eta eskalada eta eskia ere praktikatu zituen. Etxauriko El Huso eskalatu zuen lehen emakumea izan zen.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2021ean, Nafarroako Artxibo Garaikideak mendizaletasunaren jatorriei buruzko erakusketa bat antolatu zuen, bere biltegietako dokumentu-funtsak erakutsi eta zabaltzeko, eta baita mendiko kiroletako aitzindariei omenaldia egiteko ere. Erakusketa horretarako erabili ziren material gehienak Artxiboko funtsetatik zetozen, baina baita partikularrek egindako ekarpenetatik ere, besteak beste, María Puy Alzugarayrena. Dohaintzan emandako argazkiak eta txartelak deskribatu eta digitalizatu egin dira. Gainera, elkarrizketa bat egin zitzaion, eta bertan kontatu zuen nola hasi zen mendiko hainbat jardueratan eta nola egiten zioten aurre material gabeziari zaletasunarekin eta gogo biziarekin.
EDUKIA
Funts horretan batez ere mendizaletasunari, eskiari eta eskaladari buruzko argazkiak daude; María Puy Alzugarayk egindako kirolak, hain zuzen ere.
ANTOLAKETA
237 MARÍA PUY ALZUGARAY GARCÍA
- 237.01 IDENTIFIKAZIOA ETA ANTOLAKETA PERTSONALA
- 237.01.01 Identifikazio pertsonala
- 237.02 AISIAREN ETA JARDUERA SORTZAILEAREN KUDEAKETA
- 237.02.01 Aisiaren eta zaletasunen kudeaketa
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke


