Julián Balduz Calvo - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Julián Balduz Calvo
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/222
IZENBURUA
Julián Balduz Calvo
MUTURRETAKO DATAK
1942-2021
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
- 1 dokumentu digital
EKOIZLEA
Julián Balduz Calvo
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Tuteran 1942an jaiotako politikari eta industria ingeniari nafarra. 1979an hasi zuen bere ibilbide politikoa, Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako PSOEren zerrendetan sartu zenean. Hiriko alkate izan zen etapa demokratikoko lehen bi legegintzaldietan, eta parlamentari, 1979/1983 eta 1987/1991 legegintzaldietan. 1986an senatari hautatu zuten, baina hurrengo urtean uko egin zion aulkiari, Gabriel Urralburu presidente zuen Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilari izendatu zutenean. 1995az geroztik, Nafarroako Unibertsitate Publikoari lotuta egon da, eta bertako kudeatzailea izan zen 1995-1999 bitartean.
Herri Batasunarekin negoziatu ondotik iritsi zen alkatetzara. Negoziazioaren arabera, HBk hauteskundeetan lortutako parlamentariek Victor Manuel Arbeloa sozialista Foru Parlamentuko presidente izendatzea babestuko zuten, eta, trukean, zinegotzi sozialistek Patxi Zabaletaren hautagaitzari emanen zioten hiriburuko alkatetzarako babesa.
Herri Batasunarekin akordiorik lortu ez zenez, PSOEk Balduz aurkeztu zuen alkategai, eta Herri Batasunak babesa eman zion, boto gehien lortu zituen alderdiak —Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD)— alkatetza lortu ez zezan. Legebiltzarrean, Víctor Manuel Arbeloak eskuratu zuen presidentetza, UCDko legebiltzarkideen babesarekin.
Demokraziaren garaiko lehen udal horrek jarduera handia izan zuen; hori izan zen haren ezaugarri nagusia. Besteak beste, zuzkidura, osasun eta hezkuntza zerbitzu ugari sortu zituen.
Militante sozialista gisa, Iruñeko Tokiko Batzordean egon zen 1979tik 1982ra arte. PSOE/PSN eratzeko lehenengo biltzarrean (1982) Kontseilu Politikoko kide aukeratu zuten. Alderdiko buruzagi nabarmena izan zen, eta, Gabriel Urralburu eta Javier Otano protagonista izan zituen ustelkeria eskandaluaren ondotik, politika utzi zuen Balduzek.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2021eko maiatzaren 3an Nafarroako Funts Garaikideak eta Oraingoak proiekturako elkarrizketa egin zioten. Nafarroako Artxibo Garaikideko funts dokumentaletan sartu zen elkarrizketa hori.
EDUKIA
Elkarrizketaren muina haren ibilbide politikoa izan zen.
ANTOLAKETA
222 JULIÁN BALDUZ CALVO
-
222.01 Bizitzaren lekukotza
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentario hori Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta areto barnean kontsulta daiteke.


