José Antonio Cruz Martínez - Nafarroako Artxibo Garaikidea
José Antonio Cruz Martínez
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/245
IZENBURUA
José Antonio Cruz Martínez
NOIZTIK NOIZ ARTEKOA
1970-1979
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
- 10 liburuki
EKOIZLEA
José Antonio Cruz Martínez
LABURPEN BIOGRAFIKOA
José Antonio Cruz Martínez (Madril, 1952) komunikazio-diseinatzailea eta -aholkularia eta turismo enologiko eta gastronomikoaren sustatzailea da. Alderdi horrengatik sari asko irabazi ditu eta zenbait epaimahaitako kidea izan da, ardoetan aditu gisa.
En lucha: órgano del Comité Central de la Organización Revolucionaria de Trabajadores (ORT) egunkariko zuzendaria izan zen 1976tik 1979ra arte, eta alderdi politiko horren batzorde nagusiko kidea.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2024ko abenduan, José Antonio Cruzek ORTaren En lucha egunkariaren bilduma osoa eman zion Nafarroako Artxibo Garaikideari. Aurretik, liburuki horien zerrenda eta haiei buruzko informazioa eman zuen.
EDUKIA
Sei liburukik osatzen dute dokumentazioa, eta 1976tik 1979ra arteko En lucha egunkariaren ale guztiak biltzen dituzte. Egunkari horren bi bilduma oso baino ez daudenez gero (horietako bat Nafarroako Artxibo Garaikideari dohaintzan emandakoa), balio handia dauka dohaintzak.
Gainera, José Antonio Cruzek Diario de sesiones del Congreso de los Diputados egunkariaren bi liburuki eman ditu, eta beste bi, Diario de sesiones del Senado egunkariarenak, 1978ko konstituzioari buruzko eztabaida dutena.
ANTOLAKETA
245 JOSÉ ANTONIO CRUZ MARTÍNEZ
- 245.01 LANBIDE JARDUERA ETA PARTE-HARTZE POLITIKOA
- 245.01.01 En lucha (ORT) egunkaria
- 245.02 INFORMAZIO BALIABIDEAK
- 245.02.01 Diario de sesiones del Congreso de los Diputados (Diputatuen Kongresuko bilkuren egunkaria)
- 245.02.02 Diario de sesiones del Senado (Senatuko bilkuren egunkaria)
ESKURATZEKO BALDINTZAK
Sarbidea: librea.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


