Javier Otano Cid - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Javier Otano Cid
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/223
IZENBURUA
Javier Otano Cid
NOIZTIK NOIZ ARTEKOA
1946-2021
DESKRIBAPEN-MAILA
Funtsa
BOLUMENA
• Dokumentu digital bat
EKOIZLEA
Javier Otano Cid
HISTORIA INSTITUZIONALA
Javier Otano Cid Tuteran jaio zen. Filosofia eta Letretako lizentziaduna da, eta institutuko irakaslea. 1983an eta 1987an foru parlamentari hautatu zuten. 1991ko hauteskundeetan ere eserlekua lortu zuen, eta, orduan, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria izatera iritsi zen. Kargu hori 1995era arte bete zuen.
Nafarroako Parlamenturako 1995eko hauteskundeetan, PSN/PSOEren zerrendako buru izan zen; alderdi horrek 11 eserleku lortu zituen. Nafarroako Gobernuko lehendakari izateko hautagai, lehendakari izendatu zuten PSNren, CDNren eta EAren botoekin. 1995eko uztailean, Nafarroako Gobernuko lehendakariaren jabetza hartu zuen, eta kargu horretan 1996ko ekainera arte egon zen, orduan kargua utzi baitzuen “Otano kasua” izenekoagatik.
Politika utzi ostean, Gaztelania eta Literaturako eskolak ematera itzuli zen Tuterako Benjamín de Tudela institutuan.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2021ean Nafarroako Funts Garaikideak eta Oraingoak proiekturako elkarrizketa egin zioten. Nafarroako Artxibo Garaikideko funts dokumentaletan sartu zen elkarrizketa hori.
EDUKIA
Elkarrizketaren muina haren ibilbide politikoa izan zen.
ANTOLAKETA
223 JAVIER OTANO CID
• 223.01 BIZITZAREN LEKUKOTZA
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN-TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


