Extremadurarren Etxea Nafarroan - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Extremadurarren Etxea Nafarroan
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/249
IZENBURUA
Extremadurarren Etxea Nafarroan
MUTURRETAKO DATAK
1979-2018
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
• 32 dokumentazio-kutxa normalizatu
• 19 aldizkari
• 3 album (465 argazki)
• 478 argazki
• 27 negatibo
• 3 CD
• 12 kartel
EKOIZLEA
Extremadurarren Etxea Nafarroan
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Elkartea 1979ko maiatzaren 29an sortu zen, eta Nafarroako elkarteen erregistroan inskribatu zen 1979ko uztailaren 3an, 598 zenbakiarekin.
Extremadurarren Etxearen xedea da Nafarroan bizi diren extremadurarrak elkartzea (8.000 pertsona 1979ko datuen arabera), eta haren helburuak dira kultura-interesak babestea eta jolas-, kirol-, laguntza- eta identitate-ezagutzako ekintzak egitea.
Urteko memoriek honako helburu hauek aipatzen dituzte:
- Nafarroan bizi diren extremadurarren arteko harremanak estutzea eta Extremaduraren eta extremadurarren garapen sozial, ekonomiko eta kulturalaren mota guztietako ekimenak eta onurak bultzatzea eta babestea.
- Gizarte, kultura, ekonomia, ongintza eta aisialdiko jarduerak sustatzea eta egitea, dauzkan bitartekoen arabera, bazkideen eta haien komunitatearen onurarako.
- Extremaduraren eta Nafarroan bizi diren extremadurar guztien artean ermandade eraginkorra eta adeitsua ezartzea, bakoitzak behar duen laguntza eta babesa emateko.
- Extremadurari buruzko ezagutza sustatzea, haren ekonomiari, kulturari, historiari, geografiari, tradizioei eta estatu sozialari dagokienez.
- Extremadurarren, bazkideen eta Extremaduraren arteko lotura indartzea, gure lurrari buruz ditugun informazio- eta ezagutza-nahiak eta Extremadurartasunaren maiatzaren 24ko 3/1986 Legean xedatutako guztia asetzeko. 1986ko 53. EAO, ekainaren 26koa.
- Kultura- eta hezkuntza-trukea ezartzea eta sustatzea, bazkideen artean elkar-ulertzea eta -errespetatzea eta seriotasuna pizteko.
- Nafarroako Erregio Etxeen Federazioko kide izatea, Extremadura ordezkatuz.
- Extremadurako Juntako Gizarte Ongizateko Kontseilaritzaren mendeko Espainiako Iparraldeko Extremadurarren Etxeen Kontseiluko kide izatea.
Ez dute inolako irabazi-asmorik eta ezin du inolako mozkinik banatu.
Zuzendaritza batzordea honako hauek osatzen dute: lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria, idazkariordea, diruzaina eta arlo hauetako bokalak: kultura, komunikazioa, harremanak Extremadurarren Kontseiluarekin, Nafarroako Erregio Etxeen Federazioa, gazteria, kirola, talde folklorikoa, liburutegia eta lokala.
1981eko apirilean 251 bazkide zeuden. Hasiera batean, inskripzioaren prezioa 10.000 pezeta zen, 18 urtetik gorako pertsona batentzat zein senar-emazteentzat. Hasiera batean, hileko kuota 200 pezeta zen bazkide indibidualarentzat, 300 pezeta senar-emazteentzat, 100 pezeta erretiratu indibidualarentzat eta 150 pezeta senar-emazte erretiratuentzat. 2015ean, osoko bazkideak eta gazte bazkideak zeuden, eta 150 bazkide ziren guztira.
1982an inauguratu zuten egoitza, Iruñeko San Pedroko Monasterio Zaharreko kaleko 11n, beheko solairuan. Lokala 2.700.000 pezetatan erosi zen, eta bazkideek berek berritu zuten. Beheko solairua du (150 m2), taberna, egongela, sukaldea eta komunak barne hartzen dituena, eta gainean 75 m2-ko solairu bat, erabilera anitzeko gela gisa erabilia; biltegi txiki bat ere badu.
Extremadurren Nafarroako Etxeak organo edo elkarte hauetan parte hartzen du:
- Extremadurarren Etxeen Kontseilua – Extremadurako Junta. 1986an sortu zen, Extremadurartasunaren maiatzaren 24ko 3/1986 Legearen bidez, eta, besteak beste, emigrante estremadurarren elkarteak biltzen ditu.
- Iparraldeko Batzar Nagusia: Nafarroako, Errioxako, Asturiasko eta Aragoiko Extremadurarren Etxeek osatzen dute.
- Nafarroako Erregio Etxeen Federazioa, 1987tik.
Futbol-talde bat du Boscos txapelketan, eta dantza-talde folkloriko bat, "Raíces y Brotes", 1981ean Iruñeko El Vergel egoitzan aurkeztua.
Egindako jarduerak:
- Extremaduraren Eguna, irailaren 8an. Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko jaia, Ibaiko Andre Mariaren elizan mezak eginez.
- Nafarroako Foru Komunitateko erregio etxeen kultura-jardunaldia, urrian.
- Urtero bidaia Extremadurara, Aste Santuan.
- Extremadurren Nafarroako Etxearen etxola, sanferminetan, 1994tik.
- Ikastaroak
- Ebaketa eta jantzigintza
- Extremadurako dantzak
- Kantua
- Gitarra
- Lehiaketak
- Gastronomia
- Mozorroak
- Marrazketa
- Idazketa
- Gabon-kantak
- Kantua
- Gitarra
- Extremadurako dantzak
- Urteko txapelketak eta torneoak
- Cuatrola
- Haurrentzako xakea
- Helburu solidarioak dituzten funts-bilketak
- 1994 Leuzemia zuen adingabe baten muin-transplantea.
- 1997 Extremadurako uholdeak.
1994an, Extremadurarren beste etxe batzuekin batera, Extremadurako Juntaren domina jaso zuen.
Bibliografiak:
Apesteguía, B. Sociedades de Barrio, Cuatro Vientos aldizkaria, 1982.
Nafarroako Extremadurarren Etxearen 2015eko memoria soziokulturala.
Nafarroako Extremadurarren Etxearen 2018ko memoria soziokulturala.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2024ko irailaren 3an entregatu zitzaion Nafarroako Artxibo Garaikideari.
EDUKIA
Funts honek barne hartzen du Nafarroako Extremadurarren Etxeak 1979 eta 2015 bitartean sortu eta jasotako dokumentazioa, bazkideen erregistroa, memoriak, korrespondentzia, prentsako albisteen bilketa, argazkiak, dokumentazio ekonomikoa, jardueren dokumentazioa eta Extremadurako Erkidegoari buruzko propaganda-materialak.
ANTOLAKETA
249 EXTREMADURAREN NAFARROAKO ETXEA
- 249.01 ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA
- 249.01.01 Bazkideen erregistroa
- 249.01.02 Memoriak
- 249.01.04 Prentsako albisteak
- 249.01.05 Argazkiak
- 249.01.03 KORRESPONDENTZIA
- 49.01.03.01 Extremadurako Junta
- 249.01.03.02 Extremadurako Elkarteen Federazioa
- 249.01.03.03 Extremadurako etxeak
- 249.01.03.04 Foru Komunitateko Erregio Etxeen Federazioa
- 249.01.03.05 Bazkideak
- 249.02 EKONOMIAREN KUDEAKETA
- 249.02.01 Liburuak
- 249.02.02 Balantzeak
- 249.02.03 Fakturak
- 249.02.04 Kontu laburpenak
- 249.02.05 DIRULAGUNTZAK
- 249.02.05.01 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak
- 249.02.05.02 Iruñeko Udalaren dirulaguntzak
- 249.03 JARDUERAK
- 249.03.01 Talde folklorikoa
- 249.03.02 Txapelketak eta torneoak
- 249.03.03 Lehiaketak
- 249.03.04 Prestakuntza, ikastaroak
- 249.03.05 Txangoak
- 249.04 PROPAGANDARAKO MATERIALAK
- 249.04.01 Turismo eta kultura ekitaldietarako gonbidapenak
- 249.04.02 Liburuxka turistikoak
- 249.04.03 Aldizkako argitalpenak
- 249.04.04 Kartelak
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


