Nafarroako Eskalatzaileen Taldea (G.E.D.N.A) - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Nafarroako Eskalatzaileen Taldea (G.E.D.N.A)
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/236
IZENBURUA
Nafarroako Eskalatzaileen Taldea (GEDNA)
MUTURRETAKO DATAK
1946-1997
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
- 32 dokumentu
EKOIZLEA
Nafarroako Eskalatzaileen Taldea (GEDNA)
ERAKUNDEAREN HISTORIA
Eskalada-talde hau 1962ko urriaren 25ean sortu zen, Oberena Eskalada Taldea (GEDO) sortu zenean. Urte horretako abenduaren 19an, Iruñeko Eskalada Taldea (GEP) izena hartu zuen, eta Goi Mendiko Eskola Nazionalaren (ENAM) aholkularitza jaso. Hilabete batzuk geroago, 1963ko ekainaren 19an, Nafarroako Kirol Elkartearen mende gelditu zen, eta Nafarroako Kirol Eskalada Taldea (GEDNA) izena hartu. Hala ere, ez zutenez autonomiarik beste mendi-elkarte batzuekin elkarlanean jarduerak egiteko, 1976ko azaroaren 3an elkarte independente bat eratu zuten, Nafarroako Eskalatzaileen Taldea (GEDNA) izenekoa, eta han bildu ziren eskaladan aritzen ziren guztiak. Taldea Euskal Mendizale Federazioaren babespean gelditu zen, Nafarroako Atalean, Espainiako Goi Mendiko Taldeak (GAME) eta Goi Mendiko Eskola Nazionalak (ENAM) abalatuta.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2021ko maiatzean, Kultur Ekintza Zerbitzua harremanetan jarri zen Nafarroako Artxibo Garaikidearekin, GEDNAren dokumentazioa zuen kutxa bat baitzeukaten, “Funts garaikideak eta Nafarroako orainari buruzkoak” programan sar zitekeena. Kutxa hori 2021eko ekainean bidali zuten, transferentzia arrunt batekin batera.
EDUKIA
Funts honetan GEDNAren zuzendaritzari eta ondasun eta baliabideen kudeaketari buruzko agiriak daude, eta, batez ere, urtez urte egindako irteerei eta eskaladei buruzkoak. Alpinismoari buruzko zenbait argitalpenek osatzen dute.
ANTOLAKETA
236 NAFARROAKO ESKALATZAILEEN TALDEA (GEDNA)
- 236.01 ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA
- 236.01.01 Elkartearen zuzendaritza eta administrazioa
- 236.02 ONDASUNEN ETA BALIABIDEEN KUDEAKETA
- 236.02.01 Ondasun higigarrien eta higiezinen kudeaketa
- 236.03 JARDUERAK
- 236.03.01 Irteerak, ekipamendua eta bideak irekitzea
- 236.03.02 Ikastaroak eta prestakuntza-jarduerak
- 236.04 ARGITALPENAK
- 236.04.01 Eskaladarekin lotutako argitalpenak
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


