DEKUMAS LBT - Nafarroako Artxibo Garaikidea
DEKUMAS LBT
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/243
IZENBURUA
DEKUMAS LBT
MUTURRETAKO DATAK
2018-2024
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
- 10 kartel
- 3 egutegi
- 2 liburu
- 2 dokumentu
EKOIZLEA
DEKUMAS LBT
ERAKUNDEAREN HISTORIA
DEKUMAS LBT (DE deporte –kirola–, KU kultura, M mujeres –emakumeak–, AS asociadas –elkartuak– LBT) emakume lesbiana eta bisexual, transexual eta zisgeneroen elkartea da, 2018an sortua.
LGTBI kolektiboaren barruan berariaz emakumeen alde lan egiten duen Nafarroako lehen elkartea da.
Artibismoa da elkartearen ekintzaren ardatz nagusia, artearen bidezko aktibismoa alegia, baita kirolaren arloko LBT+ emakumeen ikusgarritasuna eta ahalduntzea ere.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
DEKUMAS LBTren funtsa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eman zitzaion dohaintzan 2024ko apirilaren 30ean. Dohaintzako dokumentuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtsetan gorde dira, Nafarroako Artxibo Garaikideak Nafarroako dokumentu-ondarea kontserbatzeko, antolatzeko eta hedatzeko ezarritako arau teknikoei jarraikiz.
Funtsa Nafarroako Artxibo Garaikidearen instalazioetan eman zuten elkarteko komunikazio zuzendariak eta idazkariak.
Tratamendu teknikoan honako lan hauek egin dira:
- Dokumentu-serieak identifikatzea
- Dokumentazioa antolatu eta ordenatzea
- Dokumentu-unitateak deskribatzea
- Sailkapen-taula egitea
- Dokumentuak artxiboko karpetatxo eta kutxa normalizatuetan gordetzea
- Inbentarioa egitea
EDUKIA
Funtsak biltzen du 2018an eratu zenetik elkarteak sortutako dokumentazioa. Funtsa osaturik dago elkarteak LBT emakumeentzat sustatzen dituen kultura eta kirol jardueraren lekukoak diren dokumentuz.
Nabarmentzekoak dira LBT ekitaldien gaineko kartelak, DEKUMAS LBTek antolaturiko “Zoom lesbikoa” estatuko lehiaketako argazki irabazleak eta finalistak dituzten egutegiak, eta “RelataLes” fanzine-liburua (hautatutako kontaketa lesbikoak daude, 2020an DEKUMAS LBTek antolatutako literatura lesbikoaren estatuko lehiaketako finalistak eta irabazleak).
ANTOLAKETA
243 DEKUMAS LBT
- 243.01 JARDUERAK
- 243.01.01 Kultura eta kirol jarduerak
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Funtsa Artxibo irekian dago eskuragarri.
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


