Nafarroako Barne Diseinatzaile eta Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Nafarroako Barne Diseinatzaile eta Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/259
IZENBURUA
Nafarroako Barne Diseinatzaile eta Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala
NOIZTIK NOIZ ARTEKOA
1975-2015
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
- 5.998 proiektu
- Erregistro liburu 1
EKOIZLEA
Nafarroako Barne Diseinatzaile eta Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala (CODINTER)
LABURPEN BIOGRAFIKOA
Nafarroako Barne Diseinatzaile eta Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala zuzenbide publikoko korporazio bat da, sortu zena Nafarroan barne dekoratzaile edo diseinatzaile lanetan aritzen diren langileen interesak eta gaitasun tekniko eta profesionala babesteko.
Eginkizun hauek ditu:
Foru Komunitateko barne diseinatzaile eta dekoratzaileen interes profesionalak babestea.
Elkargokideen zerbitzuen kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak babestea.
Lanbide horren ordezkaritza esklusiboa izatea eta lanbidearen jarduera antolatzea Nafarroan.
Erakunde publikoekin lankidetzan aritzea, lanbideari dagozkion alderdi orotan.
Etika eta duintasun profesionala, eta bezeroen eta partikularren eskubideak errespetatzen direla zaintzea, eta diziplina ahalmena erabiltzea elkargoaren eta lanbidearen gaineko auzietan.
Nafarroako barnealdeen diseinuko profesionalen eskumenen eta ahalmenen alde lan egitea, eta intrusismoaren eta bidegabeko lehiaren aurka borrokatzea.
Proiektuak eta bestelako lan enkarguak ikus-onetsi edo erregistratzea, eta bermatzea aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela eta egungo legediari egokitzen zaiola.
Barne Dekoratzaileen eta Diseinatzaileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak lanbideari buruz Estatu osorako ezarritako jarraibideak betetzea.
https://www.codinternavarra.com/
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2024ko maiatzean, Nafarroako Barne Diseinatzaile eta Dekoratzaileen Elkargo Ofizialak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak hitzarmen bat sinatu zuten, haren dokumentazioa (Elkargoak ikus-onetsitako proiektuak) lagatzeko eta gordailutzeko, Nafarroako Artxibo Garaikidearen zaintzapean.
EDUKIA
Funtsa osatzen dute Elkargoak ikus-onetsitako edo erregistratutako proiektuek.
ANTOLAKETA
259 NAFARROAKO BARNE DISEINATZAILE ETA DEKORATZAILEEN ELKARGO OFIZIALA
- 259.01 PROIEKTUEN IKUS-ONESPENA
- 259.01.01 Proiektuen erregistroa
- 259.01.02 Proiektuak
ESKURATZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Artxiboei, Dokumentuen Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari buruzko 9/2026 Foru Legearen IV. tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


