Arkupeak erretiratuen elkartea - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Arkupeak erretiratuen elkartea
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/244
IZENBURUA
Arkupeak jubilatuen elkartea
HASIERAKO ETA BUKAERAKO DATAK
1986-2022
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA ETA EUSKARRIA
• 15 kutxa normalizatu paper eta argazkietarako eta 5 kutxatila formatu elektronikoetarako (CD, bideoa, disketea)
• 30 orri (2 karpetatxo)
• 157 argazki (3 karpetatxo)
• 2 koaderno
• 27 buletin
• 28 aldizkari
• 3 akta-liburu eta 6 bilduma-liburu
• 1.543 argazki (31 album)
• 81 CD
• 23 bideo
• 5 ordenagailu-diskete
EKOIZLEA
Arkupeak jubilatuen elkartea
HISTORIA INSTITUZIONALA
Arkupeak irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Baztan, Malerreka, Leitzaran, Bidasoa eta Bortzirietan (Gipuzkoako Irun eta Hondarribia barne) prestazio hauetako bat jasotzen dutenak biltzen ditu: erretiroa, zahartzaroa, alarguntza, baliaezintasuna eta zurztasuna.
Doneztebeko auzokide batzuek sortu zuten 1986an, eta Baztan-Bidasoa eskualde osora hedatu da: 40 herri baino gehiagora.
Landa-ingurune horretako adinekoen bizi-kalitatea hobetzea eta duintzea du helburu.
Hasiera-hasieratik, hainbat arlotako jarduerak programatu ditu elkartekideentzat: lege-aholkularitza, prestakuntza, kirola, kultura, osasuna, aisialdia eta entretenimendua. Horrez gain, ekitaldi oroigarriak ere egin ditu, kide zaharrenei omenaldia egiteko. Jarduera horiez gain, laguntza-zerbitzuak prestatzeko eskatu die erakunde publikoei.
2010eko ekainean, Nafarroako Gobernuak Karlos III.a Noblearen Gurutzea eman zion Arkupeak jubilatuen elkarteari. Sari hori 1997an sortu zen, Foru Komunitatea ezagutarazten eta hari ospea ematen beren esparruetan nabarmendu diren pertsona eta entitateek egindako lana jendaurrean azpimarratu eta aitortze aldera.
2011n inflexio-puntu bat gertatu zen Zuzendaritza Batzordea berritu zenean. Zerbitzuen sektorean (bankuak, hezkuntza, administrazioa, etab.) lan egin zuten batzuk sartu ziren batzordean, eta elkartea modernizatu eta ingurune teknologiko berrira egokitu zuten. Funtzionamendu burokratikoa arindu egin zen, eta buletina urtean behin argitaratzetik sei hilean behin argitaratzera igaro zen. Buletin horiei esker bazkideek intereseko informazioa eskuratzen dute.
Testuinguru horretan, elkartearen estatutuak berrikusi eta berritu ziren 2012ko abenduan, modernizazio-lan horri guztiari erregelamenduzko sostengua emateko.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
2020an, Arkupeak jubilatuen elkarteak bere dokumentazioa entregatu zuen Nafarroako Artxibo Garaikidean.
EDUKIA
Bere ibilbidean zehar, Arkupeak bere jardueretan sortu duen dokumentazioa eta bere interesekin bat zetorrena kontserbatu du.
Dohaintzan honako dokumentu hauek daude: zuzendaritza eta administrazio motakoak (aktak, estatutuak); argitaratutako buletin eta aldizkariak; jarduerak biltzen dituzten liburuak eta jarduerei buruzko albisteak (egunkaritik ebakiak); gainera, jardueren argazkiak eta ikus-entzunezko materiala hainbat formatutan (CD, bideoak, disketeak eta argazki inprimatuak); dokumentazioa beren jardueraren edo interesaren emaitza da.
ANTOLAKETA
244 “ARKUPEAK” JUBILATUEN ELKARTEA
- 244.01 ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA
- 244.01.01 Estatutuak
- 244.01.02 Aktak
- 244.02 JARDUERAK
- 244.02.01 Elkarteak antolatutako ekimenak
- 244.03 ARGITALPENAK
- 244.03.01 Informazio-buletina
- 244.03.02 Arkupeak aldizkaria
ERREPRODUKZIO ETA ESKURATZEKO BALDINTZAK
Dokumentazioa eskuratzeko eta erreproduzitzeko bete beharko da Arxtiboei, Dokumentu Kudeaketari eta Dokumentu Ondareari Buruzkoa maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen IV. Tituluan ezarritakoa.
DESKRIBAPEN INSTRUMENTUAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


