Alberto Cañada Zarranz - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Alberto Cañada Zarranz
ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/ACN/6/251
IZENBURUA
Alberto Cañada Zarranz
NOIZTIK NOIZ ARTEKOA
1961-2022
DESKRIBAPEN-MAILA
Funtsa
BOLUMENA
781 unitate
EKOIZLEA
Alberto Cañada Zarranz
HISTORIA BIOGRAFIKOA
Alberto Cañada Zarranz (Iruñea, 1962) Nafarroako zinema-panoramako figura nagusietako bat da, eta ibilbide polifazetikoa egin du, ikerketa akademikoan, kritikan, argitalpenean, programazioan eta kultura-kudeaketan aritu baita. Kazetaritzan doktorea da, Nafarroako Unibertsitatean, Iruñeko zinemari buruzko tesi batekin, eta kultura zinematografikoa aztertu eta zabaltzeko konpromisoa izan da haren ibilbide profesionalaren bereizgarria. Zinema-kritikari aritu da komunikabideetan, epaimahai aktiboa zine-jaialdietan, eta Nafarroako zinemaren historiari buruzko funtsezko hainbat libururen egilea da.
Zikloen eta ekitaldien antolatzaile eta programatzaile jardun du hainbat hamarkadatan bai Cine Club Luxen eta bai Nafar Ateneoan, eta SAIDE erakusketa-enpresako Komunikazio eta Programazio Departamentuaren arduraduna ere izan da. 2011z geroztik, Nafarroako Filmategiaren programazioaren arduraduna da.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Ekoizleak 2022ko ekainean eman zion funtsa Nafarroako Artxibo Garaikideari.
EDUKIA
Artxiboari emandako dokumentazioa Alberto Cañadaren lan-bizitzaren isla fidela da. Hasteko, Nafarroako Unibertsitatean 2003an irakurri zuen doktorego-tesiaren kopia dago, El cine en Pamplona durante la II República y la Guerra Civil (1931-1939) liburuan argitaratu baitzen, eta, ondoren, aldizkari espezializatuetan egindako argitalpenak eta kolaborazioak.
Funts honetan, haren ekarpen zientifikoekin batera dokumentu multzo oparo bat ere badago, ekoizleak bildutakoa eta sortua. Nafarroako zinematografiaren eremuan diseinatu edo bildutako sustapen-materialek osatzen dute multzo hori, eta Cine Club Luxen, Nafar Ateneoan eta Saide zinema-enpresan egindako ibilbidea nabarmentzen da. Hainbat formatutako materiala dago, hala nola sustapen-liburuxkak, egutegiak, zinema-txartelak, sarrerak eta abar, nabarmentzekoa delarik 90 zinema-kartel baino gehiago ere badaudela.
ANTOLAKETA
251 ALBERTO CAÑADA ZARRANZ
- 251.01 TESIA
- 251.02 ARGITALPENAK
- 251.02.01 Liburuak
- 251.02.02 Aldizkariak
- 251.02.03 Buletinak
- 251.02.04 Sustapen liburuxkak
- 251.02.04.01 Zinemaren astea
- 251.02.04.02 Ateneoko Zineforuma
- 251.02.04.03 Zinema eta Gastronomia
- 251.02.04.04 Zinema eta Kirola
- 251.02.04.05 Zinema mutua
- 251.02.04.06 Beste ziklo batzuk
- 251.02.04.07 Filmen emanaldiak
- 251.02.05 Poltsikoko egutegiak
- 251.02.06 Txartelak
- 251.02.07 Dokumentuak
- 251.02.08 Kartelak
- 251.02.08.01 Zinemaren astea
- 251.02.08.02 Ateneoko Zineforuma
- 251.02.08.03 Zinema eta Gastronomia
- 251.02.08.04 Zinema eta Kirola
- 251.02.08.05 Zinema mutua
- 251.02.08.06 Beste ziklo batzuk
- 251.02.08.07 Filmen emanaldiak
ESKURATZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BALDINTZAK
Irekia
DESKRIBAPEN-TRESNAK
Inbentarioa Nafarroako Artxibo Garaikidean dago, eta hango aretoan kontsulta daiteke.


